XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elias Igarlea.

Berrogei urtedun zala agertu zan Elias Akab erregearen aurrean Jaungoikoaren izenean itz-egiteko.

Jaungoikoa azarre zala ta Israel bere erria zigortuko ebala iragarri eutsan.

Eliasek esana bete zan: iru urte ta erditan ur-tantarik etzan jausi Israelen.

Erria damutu zan; negar-egin eban Jaunaren aurrean.

Odei bat agertu zan itxaso-barruan; Israel lurraldera euri ongillea ekarriko eban odeia.

Mesiasen Amaren irudia ikusi eban goi-argiz Eliasek odeitxu atan; Sortzez Garbia ta goi eskarrez ornidua izango zan.

Bekokia lurrean ebala gurtu eban Eliasek Jaungoikoa ta ikusi eban edertasunaz lilluratuta lez egoan-da... auxe erabagi eban: pralle batzuk irasi edo fundau Emakume andi-arrigarri a gizaldirik-gizaldi goraltzeko.

Ikusi eban odeia artu eban irasi gura eban sendi-famili barriaren eredu ta elburutzat.

Olantxe sortu zan Karmengo Ordena.

Igarleen Semeak izenaz ezagutzen ebezan lenengotan Karmeldarrak, baña gaurko Karmeldarrak dira.

Ordo Virigins Mariaren Ordena izena be emon eutsen eta zuzenki emon be Karmeldarrak izan ziralako Mariaren lenengo gurtzalleak.